Skip to main content
 

Fisioterapiaren
garrantzia
desgaitasunaren
eta mendekotasunaren
esparruan

2022ko Azaroaren 30ean

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN NAZIOARTEKO EGUNA

1992an 47/3 ebazpenaren bidez Nazio Batuen Batzar Nagusiak deklaratu zuen. Helburua da desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzea gizarteko eta garapeneko arlo guztietan, baita bizitza politiko, sozial, ekonomiko eta kulturaleko alderdi guztietan haien egoerari buruz kontzientzia hartzea ere.

OMEk herrialde guztiei eskatzen die Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Konbentzioa osorik aplikatzeko, irisgarritasuna areagotzeko eta oztopo juridiko, sozial eta ekonomikoak eta bestelakoak kentzeko; hori lortzeko desgaitasuna duten pertsonen eta ordezkatzen dituzten erakundeen parte‑hartze aktiboa behar da.

FUNTZIONAMENDUAREN, DESGAITASUNAREN ETA OSASUNAREN NAZIOARTEKO SAILKAPENA (FNS)

OMEren 191 estatu kidek onartu zuten eta erreferentziazko sailkapena da; norbanako mailan eta herrialde mailan funtzionamenduari eta desgaitasunari buruzko informazioa edukitzearen beharra azpimarratzen du herrialdeen esku‑hartzeen, programen eta osasun publikoko politiken planifikazio‑ebaluaziorako ebidentziak sortzeko. Tresna horren bidez funtzio (fisikoak eta psikologikoak) guztiak, sistema fisiologikoen egoerak, eguneroko jardueretan gaitasunak/mugak eta komunitatean parte‑hartzea mugatzen duten murrizketa posibleak antzematea balora daiteke. Horrez gain, pertsonen gaitasunak eta indarguneak azter daitezke; ez da soilik desgaitasunetan zentratzen, baizik eta funtzioen mugak neurtzen ditu bizi‑kalitatea hobetuko duen berreskuratze funtzionala nola lor daitekeen ikusteko.

JARDUNALDIA

Abenduaren 3ko Desgaitasunaren Nazioarteko Egunaren filosofia aintzat hartuta, EFEOko Menpekotasun, Desgaitasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordeak ikusgarritasuna eman nahi dio fisioterapiari eta pertsona guztien gaitasun funtzionala eta bizi-kalitatea hobetzeko egin daitekeena ezagutarazi nahi du; pertsona horiek hainbat arrazoirengatik eta bizitzako etaparen batean zehar desgaitasun-prozesua bizi badute.

Hori dela eta, «online» jardunaldi hori egingo dugu eta bertan jarduera fisikoaren esparruan desgaitasunean, neurologian, onkologian eta osasun mentalean aitortutako bost hizlari izango ditugu.

Jardunaldia amaitzeko mahai-ingurua egongo da eta bertan ebidentzian oinarritutako eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonei bideratutako fisioterapiako esku-hartzeak sustatzearen garrantziari buruz hitz egingo da.

Bestalde, gure ogibidea osasun-arloko gainerako profesionalei ezagutarazteko bidea zein izan daitekeen eztabaidatuko dugu eta nola lagun dezakegun fisioterapia herritar guztientzako baliabide irisgarria izan dadin, desgaitasun-edo mendekotasun-egoera sortzen duen arrazoia edozein dela ere.

Pertsona guztiek eskubidea daukate fisioterapiako tratamenduak jasotzeko; horien bidez, haien gaitasun eta indargune fisikoak bultzatuko ditugu. Anima zaitez eta parte har ezazu jardunaldian.

Fisioterapiaren ekarpenak gizarte bidezkoago bat lortzeko bidean.

Asier Arrizabalaga Otaegui
EFEOko Menpekotasun, Desgaitasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordearen arduraduna

TXOSTENGILEAK

PROGRAMA

EGOITZA

IZEN-EMATEA

TXOSTENGILEAK

Eva Isidoro Cabañas

Fisioterapeuta. Granadako Unibertsitatean Medikuntza Klinikoan eta Osasun Publikoan doktoregai

Fisioterapeuta 2011tik Andaluziako Osasun Zerbitzuan.
Irakaslea 2012tik Pablo de Olavide Unibertsitatean Fisioterapia Neurologikoko Masterrean.
Tutore klinikoa 2017tik Granadako Unibertsitateko Fisioterapia graduan.
2011n Pablo de Olavide Unibertsitatean Neurofisoterapia Masterra.
2018an Granadako Unibertsitateko Bizitza Amaierako Prozesuetan Pertsonen Sustatzerako eta Autonomiarako Osasun Zaintzako Masterra.
Granadako Unibertsitatean Medikuntza Klinikoan eta Osasun Publikoan doktoregai; desgaitasun fisikoa duten helduen osasun fisikoan eta mentalean egokitutako kirola praktikatzeak duen eragina aztertzen du.
Haurtzarotik egokitutako kirolak praktikatu ditu aisialdian: igeriketa, eskia, ekitazioa, saskibaloia, txirrindularitza, eskalada, etab.

Aitor Martín Odriozola

Fisioterapeuta.
Euskal Herriko Unibertsitatean Neurozientzian doktoregai

Aitor Martín Odriozola fisioterapeuta da (bikaintasun aipamena eta Gradu Amaierako sari berezia) eta UPV/EHUren Neurozientziak Masterra, gaur gaurkoz Neurozientziako doktore tesia egiten ari da bertan.
EFEOko elkargokide zk.: 3627
Fesia Technologyn Aplikazio Klinikoen zuzendaria
Fesia Clinic-en laguntzazko zuzendaria
UPV/EHUko Fisiologia Sailean irakasle elkartua
Fisioterapeuta C.H.H. Txuri Urdin I.H.T. taldean
Aitorrek bere jarduera patologia neurologikoa duten pertsonei aplikatutako teknologia berrien esparruan garatzen du.

Adrian Escriche

Fisioterapeuta. Malagako Unibertsitatean Osasun Zientzian doktoregai

Valentziako Unibertsitatean Fisioterapian eta Berreskuratze Funtzionaleko Masterrean graduatua.
Kirol diziplinetan lan esperientzia du
Egun doktoratu aurreko kontratu nazionala (FPU) du.
IBIMAko «Clinimetria» Ikerketa Taldera atxikia
Irakaskuntza eta ikerketa klinika pribatuko fisioterapiarekin uztartzen ditu.
Bere karreraren hasieratik alderdi horiek markatuta egon dira sistema neuromuskularraren ikerketagatik eta jarduera terapeutikoa zenbait populazio klinikotan aplikatzeagatik (onkologia, tendinopatiak, lunbalgia, sarcopenia, mina duten langileak, hemofilia, istripu zerebrobaskularra, etab.).

Daniel Catalán

Malagako Unibertsitatean Osasun Zientzietan doktoregai

Daniel Catalán Madrilgo Carlos III. Unibertsitatean irakasle titularra da.
Fisioterapian diplomaduna eta Komunikazio Zientzietan lizentziaduna da.
Graduondokoak Suezian eta Norvegian egin ditu eta Malagako eta Euskal Herriko Unibertsitateetan doktoratu zen.
Egun Osasun Mentaleko Fisioterapiaren Nazioarteko Erakundeko (IOPTMH, ingelesezko siglen arabera) presidentea da; Fisioterapeuten Munduko Konfederazioaren azpitalde ofiziala da.
Fisioterapeuten Espainiako Elkartearen presidenteordea da.

Iván José fuentes

Fisioterapeuta. Malagako Unibertsitatean Osasun Zientzietan doktoregai

Fisioterapian graduatua Malagako Unibertsitatean.
Masterra Osasun Zientzietan Ikerketako Joera Berrietan.
Fisioterapian Jarduera Terapeutikoan eta Berregokitze Funtzionalean aditua.
Malagako Unibertsitatean doktoratu aurreko ikerlaria da, eta JCR eragina daukaten aldizkarietan 10 artikulu baino gehiago onartu dizkiote.
Gaur egun bere doktoretza tesia Antonio Cuesta Vargasen zuzendaritzapean egiten du.
Malagan fisioterapeuta autonomoa da eta fisioterapia elkargo profesionalek antolatutako graduondoko prestakuntzak ematen ditu.

PROGRAMA

17:00

Jardunaldiaren Irekiera

Iban Arrien. Efeo-ko Presidentea

17:05

Kirol egokituaren garrantzia desgaitasun fisikoa duten pertsonen garapenean

Eva Isidoro Cabañas

17:35

Fisioterapia IKTUSEAN

Aitor Martín Odriozola

18:05

Fisioterapia eta Minbizia

Adrian Escriche

18:35

Fisioterapia eta Osasun Mentala

Daniel Catalán

19:05

Fisioterapia Alzheimer eta Parkinsonean

Iván Jose Fuentes

19:35

Mahai-Ingurua Hizlariekin: Fisioterapia Hurbiltzen Desgaitasun- Eta Mendekotasun-Alorreko Erakundeei

Moderatzailea: Asier Arrizabalaga

17:00

Apertura de Jornada

Iban Arrien. Presidente del COFPV

17:05

Kirol egokituaren garrantzia desgaitasun fisikoa duten pertsonen garapenean

Eva Isidoro Cabañas

17:35

Fisioterapia IKTUSEAN

Aitor Martín Odriozola

18:05

Fisioterapia eta Minbizia

Adrian Escriche

18:35

Fisioterapia eta Osasun Mentala

Daniel Catalán

19:05

Fisioterapia Alzheimer eta Parkinsonean

Iván Jose Fuentes

19:35

Mesa redonda con los ponentes: Acercando la fisioterapia a las entidades del ámbito de la Discapacidad y Dependencia.

Moderador : Asier Arrizabalaga

NOIZ

2022ko AZAROAREN 30ean

FORMATUAN

ONLINE

ORDUA

17:00

Fisioterapeutek lehentasuna dute jardunaldian izena emateko; beraz, zu ez bazara eta zure parte-hartzea onetsi bada, baliteke izen-emateak ixtean eta parte-hartzaileen gehieneko kopurua gainditzen bada, mezu elektroniko bat jasotzea zure izen-ematea bertan behera gelditu dela esanez.

Inskripzioa

C/ Ibarrekolanda 15
48014 – Bilbao
944 020 155
cofpv@cofpv.org