Skip to main content

LEGE OHARRA

Lege ohar honek (hemendik aurrera, “Lege Oharra”) Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren www.diamundialfisioterapiacofpv.com Interneteko atariaren (hemendik aurrera, “Webgune”) zerbitzuaren erabilera arautzen du. Elkargoaren egoitza soziala Ibarrekolanda 15, Bilbo, 48014, BIZKAIA da, eta IFZ G95206868 du.

Legeria

Oro har, EFEOren eta webgune honetan erabilgarri dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanek Espainiako indarreko legeriari eta jurisdikzioari jarraituko diete.

Alderdiek berariaz uko egiten diote egokitu dakiekeen beste edozein foruri, eta berariaz jartzen dira Bilboko epaitegi eta auzitegien menpe kontratu-baldintza hauen interpretazioaren edo exekuzioaren harira sortu litekeen edozein desadostasun ebazteko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak jakin eta onartu behar du webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin edo bere delegazioren batekin merkataritza-harreman bat hastea.

Webgunearen titularra ez da kolaboratzaileek webgune horietan adierazten dituzten iritziekin identifikatzen. Elkargoak eskubidea izango du webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko, aurretik jakinarazteko beharrik gabe; hala, bertan eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahalko ditu, baita zerbitzarian zerbitzu eta eduki horiek agertzeko edo lokalizatzeko era aldatu ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webguneen, horien diseinu grafikoaren eta kodeen edukien jabetza intelektualeko eskubideak Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarenak dira; horrenbestez, debekatuta dago horiek kopiatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo webguneen edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera gauzatzea, baita iturriak aipatzen badira ere, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak idatzizko baimena eman ezean. Enpresaren web-orrietan agertzen diren bestelako izen komertzial, marka edo zeinu guztiak jabeen jabetzakoak dira, eta legearen babesa dute.

Estekak (linkak)

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren webguneetan dauden “link” edo esteken helburu bakarra informazio ematea da, eta ez du esan nahi EFEOk horiei loturiko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik egiten duenik.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

2016ko apirilaren 27ko DBEOn aurreikusitakoari jarraikiz, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak erabiltzaileari jakinarazten dio Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak bere erabilerarako eta bere erantzukizunpean sortutako datuen tratamendu automatizatu bat dagoela; tratamendu horren helburua da erabiltzailearekin duen harremana kudeatu eta mantentzea, baita informazio-zereginak gauzatzea ere. Baldintza orokor hauek onartzeko unean, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak erabiltzailearen datu batzuk jasoko ditu; datu horiek ezinbestekoak dira zerbitzuak eman ahal izateko.

Fitxategien eta formularioen erregistroa

Ezinbestekoa da erregistro-formularioa betetzea webgunean eskaintzen diren zenbait zerbitzu atzitu eta erabiltzeko. Erabiltzaileak eskatzen diren datu pertsonalak ematen ez baditu edo datuak babesteko politika hau onartzen ez badu, ezingo da harpidetu ez erregistratu, eta ezingo du sustapenetan parte hartu, sustapen horietan datu pertsonalak eskatzen badira.

2016ko apirilaren 27ko DBEOn aurreikusitako ondorioetarako, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzetik biltzen ditugun datu pertsonalak Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren titulartasuneko fitxategi batean txertatuko direla (IFZ: G95206868; egoitza: Ibarrekolanda 15, Bilbo, 48014, Bizkaia).

Emandako datuen zehaztasuna eta benetakotasuna

Erabiltzailea da txertatzen diren datuak zuzenak eta benetakoak direla bermatzeko erantzulea, eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak ez du inolako erantzukizunik izango arlo horretan. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak zehatzak, eguneratuak eta benetakoak direla bermatzen dute, eta horren erantzule dira; haien ardura da, halaber, behar bezala eguneratuta mantentzea. Erabiltzaileak onartzen du informazio osoa eta zuzena emango duela erregistratzeko edo harpidetzeko formularioan. Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala ez da berak egin ez dituen informazioen benetakotasunaren erantzule izango, informazio horietan beste iturriren bat aipatzen denean; hori dela eta, Elkargoak ez du erantzukizunik izango informazio horiek erabiltzearen ondorioz kalte-galeraren bat gertatuko balitz. Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak bere web-orrietan jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo kentzeko eskubidea izango du; horrez gain, informazio hori ikusteko baimena muga edo ken diezaieke erabiltzaile jakin batzuei. Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak jasan dezakeen edozein kalte edo galerari dagokionez, kalte edo galera horiek Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak emandako informazioak zituen akats, huts edota gabeziek eragin badituzte, betiere informazio horren iturria ez bada Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala.

Cookieak

Cookieen politika

Xedeak

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren xede dira erabiltzailearekiko harremana kudeatu eta mantentzea, eta informazioa ematea.

Adingabeak

Gure zerbitzuren bat berariaz adingabeei zuzentzen bazaie, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak guraso edo tutoreei baimena eskatuko die adingabeen datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua gauzatzeko.

Datuak hirugarrenei lagatzea

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak ez dizkie erabiltzaileen datuak hirugarrenei lagako.

Datuak atzitu, zuzendu, ukatu eta aurka egiteko eskubideak erabiltzea

Erabiltzaileek http://www.cofpv.org Interneteko helbidera bidal ditzakete jakinarazpenak, baita datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, mugatu, eraman eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko eskaerak ere; bestela, posta arrunt bidez ere egin dezakete hori, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialari idatzita, erreferentzia gisa DBEO jarrita, Ibarrekolanda 15, Bilbo, 48014, Bizkaia helbidera. Eskubide horiek erabili ahal izateko beharrezkoa da erabiltzaileak bere nortasuna adieraztea Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren aurrean; horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren edo Zuzenbidearen arabera balioduna den beste agiriren baten fotokopia bidali beharko du. Dena den, erregistroko datuak gunean bertan aldatu edo zuzen daitezke, erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita.

Segurtasun-neurriak

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak legeak ezarritako segurtasun-neurriak ezarri ditu, datu pertsonalak babeste aldera. Horrez gain, ahaleginak egingo ditu eskura dituen beste bitarteko eta neurri tekniko batzuk ezartzeko, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialari emandako datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe atzitzea eta lapurtzea saihesteko. Hala ere, Elkargoa ez da interferentziek, omisioek, etenaldiek, birus informatikoek, telefono-matxurek edo sistema operatiboaren funtzionamenduan egondako deskonexioek eragindako kalte-galeren erantzule izango, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialari egotz ezin dakizkiokeen kausek eragin badituzte. Horrez gain, ez dira Elkargoaren erantzukizuna izango sistema elektroniko honen erabileran izandako atzerapen eta blokeoak, telefono-lineen gabeziek edo gainkargek, edota datuak prozesatzeko zentroan, Internet sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan izandako gainkargek eragin badituzte. Bukatzeko, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren kontroletik kanpo dauden esku-hartze bidegabeen eraginez hirugarrenek gauzatutako kalteak ere ez dira Elkartearen ardura izango. Dena den, erabiltzaileak ulertu behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteko baldintzen berri eman diotela, eta baimena ematen du Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak datu horien tratamendu automatizatua egiteko, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta bertan ageri diren xedeetarako. Atarian eskaintzen diren zenbait zerbitzuk baldintza partikularrak izan ditzakete, eta datu pertsonalen babesaren arloko betekizun zehatzak eskatu.

C/ Ibarrekolanda 15
48014 – Bilbao
944 020 155
cofpv@cofpv.org